Start or stop the music

AUZAPEZAREN HITZA

Aiherrako herria, interneten bidez komunikazio berritzaile eta handi nahi batean abiatzen da. Horregatik zerbitzu publiko motako webgune bat proposatzen dizuegu, zuen beharrei hurbil, zerbitzuak, elkarreragiletasuna, eta berriak eskaintzen dituena.
Euskarri berri hori, herriko biziaren distira dena, aldatuko da hilabeteetan zehar. Aldaketa hori, zuen parte hartzeari esker posible izanen da.
 
Horretarako, gaurtik goiti, proposatzen dizuet harremanetan sartzea, “MINTZATU” funtzioa erabiliz, zuen ohar eta igurikatzeak guregana helarazteko.

Ezagut itzazue zuendako diren zerbitzu guziak, ahal bezain fite.
Klik batez, eginbide ainitz erabil ditzakezu.
Gure webguneko atalak eguneroko biziko gaietan oinarritzen dira.
Hauek zuen urratsak eta ikerketak errextuko dituzte, zuen mugimenduak ttipituz, zuen galderei erantzunez, herriko informazio mailan eta administrazio mailan.
   
Aiherrako herriko webgunea, herriko etxea eta populakuntzaren arteko lotura bezala pentsatua da. 
Gomitatzen zaituztet, denborarik galdu gabe, komunikazio eta elkarrizketa tresna berri horren entseatzerat jiterat.
Bisita on deneri.

J.P Basterretche


Copyright (C) 2005-2011. Tous droits réservés.